INFO INFO

Patio Inklusiboa

Patio inklusiboa 2023ko irailean inauguratu zen, Patio Inklusiboaren Proiektuaren faseak amaitu ondoren.

Proiektu hau hiru fasetan banatuta egon zen (JABETU -ulertu-, ASMATU -imaginar- eta ERALDATU -transfomar-). Lehenengoan, haurrek jolastokiaren inguruneari buruzko hausnarketa-prozesu bat egin zuten, eta bertan ulertu zuten zer gertatzen zitzaion bere inguruari, harremanak, erabilerak eta abar. Ondoren, izan nahiko luketen patioa imajinatu zuten, eta banakako nahiak eta ideiak elkarrekin jarri zituzten diseinu bateratua egiteko. Horren ondorioz, prototipoak egin zituzten, eta probatu egin zituzten, zer funtzionatzen zuen eta zer ez zuten planteamenduan hautemateko. Berdegune berri hau Amurrioko Udalaren, Mendiko Eskola HLHIren eta 2019an hasitako Elkartokiren arteko lankidetzaren emaitza da.

Beraz, patioaren diseinua, arkitektura-estudio batek egina, jolastokiak eta ikastetxeetako espazio komunak egokitzea bilatzen duen aurreproiektu batean oinarritzen da, jolas aktiboa eta sormena sustatzen dituzten elementuak integratuz. Jolastoki inklusiboak jolaserako eta atsedenerako hainbat gune eskaintzen ditu: rokodromoa, txirrista, oreketarako enborrak, mahaiak, berdegune zabalak eta eremu itzaltsuak.

Ikasleen mugimendu librea sustatzeko diseinatutako ingurunea da, modu aktibo eta sortzailean esploratu eta jolasteko aukera emanez.