INFO INFO

Motxila ibiltaria

Lehen Hezkuntzako ikasgela bakoitzean motxila edo maletatxo bat dago. Barruan liburuak daude.

Ikasleek bi astez izango dute motxila etxean eta gero berriro eskolara ekarriko dute beste batek eramateko. Era guztietako liburuak daudenez familiako kide guztiak irakurtzeko aukera izango duzue. Beraz, zabaldu ezazue motxila seme-alabekin batera, begirada bat eman liburu guztiei eta hasi irakurtzen! ondo legoke tartetxo bat hartzea egunero, denok elkarrekin irakurtzeko; bakoitzak berea edo batak besterari ozenki irakurrita, nahi duzuen moduan.

Ekintza honen helburua ikasleen irakurtzeko ohitura suspertzea da.

 

Bularretik Mintzora

Bularretik Mintzora proiektua 5 urteko geletan garatzen da eta etxeko, liburutegiko eta eskolako txikienen irakurketa sustatzea du helburu.
Familiak udal liburutegiko liburu bat hartuko du eta seme-alabekin etxean irakurriko du. Ondoren, haurrak berak eramango du eskolara, eta ikaskideei kontatuko die.