INFO INFO

Eskola Digitala

Eskola Digitalaren helburua da digitalki gai den hezkuntza baterantz aurrera egitea. Gaitasun digital hori ikasleengan eta irakasleengan garatzen da, eta, beraz, gure ikastetxeko esparru guztietan islatzen da. Gaur egun, arlo horretako ekimenak egokitzen ari gara, DigCompOrg Europar Markoaren moduko nazioarteko proposamenekin bat egiteko.

Gure Eskola Digitala Mendiko Eskolak urte hauetan egin dituen proiektu eta ekimenen batura da. Hauek dira gure proiektu nagusiak:

TXOKO DIGITALAK

Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako geletan "Txoko Digitalak" ditugu, tabletekin hornituak, gaitasun digitala garatzeko Matific eta Enc√≥digo bezalako plataformen bidez. LHko 3. mailatik aurrera, ikasleek hainbat baliabide dituzte (taldean edo bakarka erabiltzeko gailuak, liburu digitalak, siteak...) beren gaitasun digitala modu integral eta zeharkakoan garatzeko (2018-2019 ikasturtetik aurrera).

DigCompOrg EUROPAR MARKOA

Gaur egun, gure proiektu digitala eguneratzen ari gara, irakasleen gaitasun profesional eta pedagogikoekin hasita. Hala, tresna digitalak erabiliz ikasteko estrategia eraginkorrak, integratzaileak eta berritzaileak sustatzeko hezitzaileek izan behar dituzten gaitasunak zehazten ari gara (2021-2022 ikasturtetik aurrera).

SARE HEZKUNTZA

"Sare Hezkuntza" proiektuaren helburu nagusia izan zen metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera sustatzea hezkuntza-zentroan metodologia-aldaketa bat egiteko (2019-2020 / 2020-2021 ikasturteak).

IKT IKATETXE EREDUA

 

Ikastetxeetako Teknologia-Heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) euskal eskolaren modernizazio teknologikoa lortu nahi duen dekretu baten oinarritzen da. Helburu zehatzak bultzatu nahi zituen irakaskuntzako aldaketa metodologikoa eta prozesuen digitalizazioa lortzeko: irakaskuntza, administrazio eta informazio-komunikazioa prozesuetan (2016-2017 / 2018-2019 ikasturteak)

ESKOLA 2.0

Eskola 2.0 Programa aurrerapauso handia izan zen informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak hezkuntzan sartzeko. Gobernu-kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadi programa horretan sartzea, eta 2010eko ekitaldian gauzatu zen: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, erabat digitalizatu ziren gelak, irakasleak software librean eta metodologia berrietan trebatu ziren eta multimedia-edukiak egin ziren (2010-2011 ikasturtetik aurrera).