Kontaktua Kontaktua

INFO INFO

Iratzargailu gela

Astelehenetik ostiralera 07:20etatik 09:15etara

Ikastetxean matrikulatutako ikasleek eta Guraso Elkartean daudenek erabili ahal izango dute, Guraso Elkarteak ordaintzen duelako zerbitzu hau.

 

Sarrera 07:20tatik 9:05era izango da. Haurrak Ekitaldi Aretoan jasoko dira (eskuineko lehen eskailera).

 

9:10etan Lehen Hezkuntzako ikasleak patiora aterako dira, eta bertan txirrinak jo arte itxarongo dute. Monitoreak Haur Hezkuntzako ikasleak eramango ditu patioraino; umeekin geratuko da sartu arte.

iratzargailu gela

Prezioa 5,00€koa da egun bakoitzeko eta ume bakoitzeko. Ordainketa hilabetea bukatutakoan egingo da, Gurasoen Elkarteko kontuan. Ikasturte amaieran hobariak egingo dira, zerbitzua erabiltzen duten anai-arreben kopuruaren arabera. Aldaketak gertatuz gero, ikastaroan zehar jakinaraziko da.

 

Garrantzizko edozein informazioa komunikatu beharko zaio monitoreari.

 

Neska-mutilek gosalduta etortzea komenigarria da, monitorea ez baitago gosaltzen laguntzeko eskuragarri.

 

Tresna guztiak (txupeteak, biberoiak, termoak, adur-zapiak, jantziak...) izenarekin ekarri beharko dira. Era berean, fardelak erabiltzen dituzten umeek motxila batean aldatzeko behar dituzten tresnak ekarri beharko dituzte.

 

Edozein zalantza argitzeko gure emailara idatzi (ampamendiko@mendikoeskola.eus)

Zerbitzu hau erabili behar duzuen familiok eskertuko genizueke AMPAko postara datu hauek bidaltzea edo zerbitzuaz arduratzen den pertsonari paper batean eskura ematea:

- Aitaren edo amaren datuak.
- Aitaren edo amaren telefonoa.